Datorren igandean eguerdiko 12tan jokatu da Rayo eta Errealaren aurkako partidua Madrileko Vallecas auzoan. Partidu hau oso berezia izango azpeitiar futbol jokalaria den Mikel Labakarentzat, Lagun Onak futbol taldeko jokalari ohiarentzat hain zuzen.
Mikel Labakak bi talde hauetan izan du 1.mailan jolasteko aukera eta igandean bien arteko norgehiagoka berezia izango da azpeitiarrarentzat. Azken hilabeteetan lesionatuta ibili da eta azken partiduetan ez du parte hartu, baina ea asteburu honetan jolasteko aukera duen.
Badakigu Gipuzkoatik eta baita Azpeiti eta inguruetatik ere jende asko dela bertaratzekoa partidua ikusi eta Mikel agurtzeko asmoarekin.
Lagun Onak futbol taldearen izenean zorterik onena bai Errealari eta bai Mikel Labakari ere, eta ondo pasatu dezatela Madrilera doazen azpeitiar guztiek.
Animatu eta azaldu futbol zelaira.