iconyoutube icontwitter

Unai Alberdi debutari Hirugarren Mailan

Unai Alberdi azpeitiarrak Bermeoren aurkako partidan jokatu zituen Hirugarren Mailan bere lehen minutuak. Alberdi jubenila bada ere, zenbait entrenamendu egin izan ditu talde nagusian. Denboraldia nola doan ikusita, play-offetarako aukerarik gabe eta atzetik estuasunik gabe, partida aproposak dira gazteei aukerak emateko. Alberdi saiatu zen berea aprobetxatzen eta bere mailaren zenbait zertzelada utzi zituen ezkerrak. Gutxigatik ez zuen partidako lehen gola egin areaz kanpotik eginiko jaurtiketa batekin. San Miguelek harrobiarekiko duen konpromisoaren erakusle da Alberdi ere; aulkiari begiratu besterik ez zegoen larunbateko partidan, bertan baitzeuden Leunda eta Varela jubenilak eta Saraiva erregional mailako jokalaria ere. Berdinketatik ezin izan zen pasa partidan, baina zorionak Unai eta segi lanean!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados