iconyoutube icontwitter

LAGUN ONAK 0-4 PORTUGALETE

DENBORALDIA EZIN NAHI BEZALA AGURTU

Presiorik gabeko partida zen Garmendipen jokoan zegoena eta hori asko nabaritu zen zelaian. Lagun Onak duela aste batzuetatik etxeko lanak eginda sailkapenaren erdi aldeko lasaitasunean; Portugalete, berriz, burua play-offetan zuela. Jokoan ohorea eta denboraldiari agur hiru puntuak poltsikoratuta eman nahi izatea. Azken partidetan ohikoa bihurtu den moduan, denboraldian zehar minutu gutxiago izan dituzten jokalariek izan zuten jokatzeko aukera; aipagarriak, Aimar Leunda eta Unai Alberdi azpeitiar jubenilak eta Alex Saraiva, Preferenteko jokalaria, hamaikakoan ikustea. Aldi berean, aulkian ere berrikuntza. Izan ere, Aitor Zubizarretak gidatu zuen taldea bigarrez partidaz jarraian, Igor San Miguel egotzita zegoelako.

Partida lasai  antzera hasi zen Garmendipen. Aukera gutxi bi aldetan eta zelaiaren erdigunean jokoaren pisurik handiena. Bi taldeetako jokalariak ez ziren atzeko lerroak hausteko gai. Lehen hurbilketak bizkaitarrek egin zituzten arrisku gehiegirik sortu gabe bada ere. Atsedenaldira iristeko hamar minutu inguru falta zirela heldu zen Portugaleteren lehen gola. Lopetegik ez zuen baloia eskuartean hartzen asmatu eta Portugaleteko jokalariak aukera aukerako baloia izan zuen.

PHOTO 2018 05 12 20 22 01

 Lagun lehenbailehen saiatu zen egoera iraultzen. Aldageletara joan aurretik Cayetanoren erdiraketa buruz gora errematatu zuen Renovalesek. Hura izan zen partidako lehen hurbilketa esanguratsua. Atsedenaldira 0 eta 1 beraz.

Bigarren zatian Lagun sartu zen moduak ez zuen zerikusirik izan partida amaieran emango zuen itxurarekin. Erasoko hasi zen Ximonen jaurtiketa batekin. Atezaina erne ibili zen baloia urruntzeko. Handik gutxira helduko zen, ordea, bizkaitarren bigarrena. Handik aurrera ezina nagusitu zen etxeko taldean. Bigarren zatiko berri pozgarria Varela zestoarraren debuta. taldean. Bigarren zatiko berri pozgarria Varela zestoarraren debuta. Aurtengo denboraldian aukera bat izan duen gazte bat gehiago. Partida amaiera bitartean Portugaletek bere nagusitasuna erakusten jarraitu zuen eta beste bi gol egin zituen. 0 eta 4 amaitu zen partida.

Denboraldiari ez zitzaion nahi eta espero bezalako amaiera eman baina zaleek txaloz agurtu zituzten jokalariak datorren denboraldira arte. Eskerrik asko aurten ere taldea animatzen egon zaretenoi! 

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados