iconyoutube icontwitter

Lagun Onak Egun ederra

Zerura begira ekin genion Lagun Onak Egunari larunbat goizean; ateriko eutsiko ote zion bai/ez zalantza ugari Garmendipe inguruan. Futbol eskolako umeek ez zuten helduek adinako beldurrik. Goizeko bederatziak eta laurdena zirela hasi ziren lehen mutikoak euren partidak jokatzen. Garmendipeko zelai naturala bi zelai txikiagoan banatuta, futbol eskolako neska mutilek hainbat partidu jokatu zituzten, helduek gosari eta hamaiketako bikaina egin bitartean. Eguraldian eutsi zion bitartean, artifizialean ere izan zuten gazteenek puzgarriekin jolasteko aukera. Festari hasiera ofiziala 10:00etan eman zitzaion. Ilunpe Pilota Elkarteko ordezkariak izan ziren

41660083294 32277e42a0 k

 aurtengoan txupinazoa botatzeko arduradun. Geroago, omenaldia ere jasoko zuten hauek. Xabier Aldalur eta Iker Arakistain Ilunpeko zuzendaritzako ordezkariek eta Gorka Iriarte pilotariak, merezitako oroigarria jaso zuten Iñigo Arregi Lagun Onakeko preside
ntearen eskutik. Jarraian, adin desberdinetako neska mutilek jolas ugari egin zituzten pike sano ederrean nor baino nor gehiago. Punteria, abilezia, abiadura, denetik behar izan zuten parte hartzaile guztiek. Egin klik hemen goizeko argazkiak ikusteko. Goizeko tandarekin amaitzeko, zozketak ere ez ziren falta izan. Honako zenbaki hauek izan ziren hiru zenbaki sarituak:


  • Ameztoi eta Euskadi Sporten sari sorta: 53560
  • Kiruri Jatetxean bi lagunentzat otordua: 53664
  • Ameztoi eta Euskadi Sporten sari sorta: 53520

Garmendipekoa amaituta, pixkanaka jokalari, entrenatzaile eta zuzendaritzako kideak Kiruri Jatetxera hurbiltzen hasi ziren. Betekada latza jatetxeko jantokian. Nahikoa jan eta edan ostean, 2017-2018 denboraldiko sariak banatzeko ordua heldu zen. Sari banaketaren argazki galeria ikusteko egin klik hemen. Argazkiak Alberto Belokiren eskutik. Goizeko jolasen irabazle izan zen talde zuriaz gain, honako hauek izan ziren jokalari sarituak:

  • Alebin neskak: Laura Custodio (jokalari onena) eta Malen Zabala (golegile nagusia).
  • Alebin errendimendua: Iker Elias (jokalari onena) eta Aritz Amenabar (golegile nagusia).
  • Alebin parte-hartzailea (I): Aner Amenabar(jokalari onena) eta Oier Goenaga (golegile nagusia).
  • Alebin parte-hartzailea (II): Mikel Larrañaga (jokalari onena), eta Unai Beloki eta Iker Otaegi (golegile nagusiak).
  • Lehen Mailako Infantila B: Beñat Labaka(jokalari onena) eta El Kadiri Adil (golegile nagusia).
  • Infantil Txiki: Jakes Aranbarri (jokalari onena) eta Iker Iglesias (golegile nagusia).
  • Lehen Mailako Infantila A: Unai Letamendia (jokalari onena) eta Joanes Custodio (golegile nagusia).
  • Ohorezko Infantil neskak: Miren Aranguren (jokalari onena) eta Larraitz Lopetegi (golegile nagusia).
  • Ohorezko Infantil mutilak: Iker Amenabar (jokalari onena) eta Aitor Muñoz (golegile nagusia).
  • Lehen Mailako Kadeteak: Unai Elias (jokalari onena) eta Arkaitz Larrañaga (golegile nagusia).
  • Ohorezko Kadetea neskak: Mirari Uria (jokalari onena) eta Nahia Etxeberria (golegile nagusia).
  • Ohorezko Kadetea mutilak: Eneko Odriozola (jokalari onena) eta Eneko Cardenas (golegile nagusia).
  • Lehen Mailako Jubenilak: Xabier Bastida (jokalari onena) eta Aitor Azpiazu (golegile nagusia).
  • Jubenil Nazionala: Xabier Iturralde (jokalari onena) eta Aritz Azkue (golegile nagusia).
  • Emakumezkoen Erregionala: Elene Viles (jokalari onena) eta Onintza Kerejeta (golegile nagusia).
  • Gizonezkoen Erregionala: Julen Larrañaga (jokalari onena) eta Gorka Ariño (golegile nagusia).
  • Hirugarren Maila: Gorka Marcos (jokalari onena) eta Ximon Aranguren (golegile nagusia).

Iker Letamendiaren bertsoekin amaiera eman zitzaion sari banaketa eta Kiruriko ospakizunari eta giroa alde zaharrera eraman zen. Eonien Elektrotxarangaren laguntzaz, kaleak festa giroz bete ziren musika dantzagarriarekin. Haiei segika, jokalari eta zuzendaritzako kide ugari nahasian. Giro benetan polita sortu zena. Handik aurrera, nahi/ahal adina luzatu zuen festa norberak.

Eskerrak eman beharrean dago Lagun Onak, Lagun Onak Egunean nahiz denboraldi osoan zehar lanean aritu diren entrenatzaile, jokalari, bolondres, guraso eta zuzendaritzako kideei, denen bultzadarik gabe klub hau ez litzatekeelako gaur egun dena. Eskerrik asko eta Aupa Lagun!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados