Urte eta erdi pasatu du Iñigo Illarramendi azpeitiarrak zelaietatik kanpo belauneko lesio bat tarteko. 2017ko apirilean hartu zuen min Jubenil Mailako taldean ari zela. Errekuperazioan hainbat buruhauste pasa baditu ere, bueltan da. Orain bi aste jokatu zituen Gorengoen Mailako taldearekin bere lehen minutuak Soraluzeren aurka. Pasa den asteburuan ere, aritu zen Arrasateren kontra. Pausoz pauso, pixkanaka gora egin eta bere mailara itzuliko da ziur!