Print this page

Lagun Onak - Santutxu

Hirugarren Mailako 15. jardunaldiari dagokion partida jokatuko dute Lagun Onakek eta Santutxuk. Garmendipeko zelai naturalean izango da 17:00etan. Talde azpeitiarra bolada txarrean da azken 21 puntuetatik hiru baino ez lortuta. Aulkian ere, aldaketa izan da astean zehar, eta Aitor Zubizarreta azpeitiarrak hartu du Igor San Miguelen lekua. Santutxu play-off postuetan dabil borrokan; hala ere, azken lau jardunaldietan bi berdinketa lortu eta bi neurketa galdu ditu. Puntu premian da Lagun; zaleen laguntza, beraz, ezinbestekoa izango da! Larunbatean denok Garmendipera!

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados