Print this page

Gorengoen Maila: Ikasberri - Lagun Onak

Igandean derbi berezia izango dugu Garmendipen, Gorengoen Mailako Ikasberri eta Lagun Onak aurrez aurre izango baitira. 16:00etan hasiko da neurketa. Lagunek denboraldi hasiera bikainari jarraipena eman nahi dio bizilagunen aurka garaipena eskuratuta. Izan ere, 13 jardunaldiren ostean sailkapeneko lehen postuan dira. Orain bi aste Aloña Mendiren aurka galdu bazuten ere, pasa den jardunaldian erakutsi zuten maila bikainean daudela Ilintxaren aurka 2 eta 0 irabazita. Bere aldetik, Ikasberri sailkapenaren erdian da, eta pasa den astean etxetik kanpo Beasainen aurka irabaztetik dator. Bete-beteko partida izango dugu Garmendipen. Ez duzu galduko, ezta?

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados