Print this page

Gizonezko Jubenilen 1. Mailako taldea igoera faserako sailkatu da

Amaitu da lehen fasea eta igoera fasea jokatzeko txartela eskuratu dute gure mutilek. 27 punturekin, 8 partida irabazi, 3 berdindu eta beste 3 galduta, hirugarren postuan amaitu dute, Elgoibar eta Anaitasunaren atzetik (azken honekin puntuz berdinduta).

Lehen fasea 9 multzotan banatuta zegoen. Aurrera, lehen eta bigarren postuan amaitutako talde guztiek eta hirugarren postuan kokatutako bi talde onenak egiten zuten. Lagun Onak, Intxurrerekin batera, hirugarren postuko talderik onena izan da.

Guztira, 20 talde sailkatu dira: Gure Txokoa, Real Union, Beti Ona, Behobia, Pasaia, Sanpedrotarra, Añorga, Kostkas, Orioko, Zarautz, Ostadar, Hernani, Tolosa, Lazkao, Elgoibar, Anaitasuna, Lagun Onak, Eibar, Mutriku eta Intxurre.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados