iconyoutube icontwitter

Infantil emakumezkoen IV. Futbol Txapelketa Solidarioa

Datorren asteburuan, abenduaren 22 eta 23an, Intxaurdi Kirol Elkarteak antolatutako Infantil mailako emakumezkoen futboleko IV. Txapelketa Solidarioan parte hartuko dute gure infantil neskek.

Txapelketa, ASPANOGIri eskainiko zaio, Gipuzkoako Haur Minbizidunen Guraso Elkarteari; lortutako diru guztia elkartearentzat izango da.

Txapelketak aurretiko fase bat izango du, abenduaren 22an egun osoz jokatuko dena. Azken fasea, finalaurrekoak eta finala, berriz, abenduaren 23an goizez jokatuko dira. Aurretiko fasean, 4 taldez osaturiko 6 multzo banatuko dira, multzo bakoitzeko lehenengo postuan amaitzen dutenak sailkatuko direlarik. Hurrengo fasean, sailkatutako 6 taldeei Real Sociedad eta Eibar gehituko zaizkie.

F multzoan kokatuta daude gure neskak, eta Intxaurdi, Hondarribia eta Orioko izango dituzte aurkari. Zorte on eta gozatu! Informazio gehiago www.intxaurdi.com webgunean.

Irudian dituzue gure nesken partiden ordutegiak:

txapelketa multzoa

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados