iconyoutube icontwitter

Ander Avellaneda eta Iñigo Saizar izango dira Lagun Onakeko entrenatzaile berriak.

 ander iñigo

Tolosarra egoera iraultzeko asmoz iritsi da Lagun Onakeko gizonen lehen taldera. Hark Iñigo Saizar Lagun Onakeko jokalari eta kapitain ohia izango du laguntzaile. Atzo gidatu zuten lehen entrenamendu saioa bi entrenatzaileek.

Lagun Onakeko gizonen lehen taldeak entrenatzaile berria du: Ander Avellaneda. Espainiako Hirugarren Mailako sailkapenaren azken postuan da Azpeitiko taldea, eta egoera iraultzeko asmoz iritsi da taldera tolosarra. Horrenbestez, Avellanedak hartuko du orain arte taldearen gidaritza izan duen Aitor Zubizarretaren lekukoa. Hark Iñigo Saizar Lagun Onakeko jokalari eta kapitain ohia izango du laguntzaile.

Zazpi denboraldi egin zituen Avellanedak Tolosako gizonen lehen taldea zuzentzen, eta joan zen maiatzean utzi zuen taldea. Atzo, asteartea, egin zuen lehen entrenamendua talde berriarekin, eta zapatuan Anaitasunaren aurkako derbian zuzenduko du Lagun Onak estreinakoz. Partida 16:00etan hasita jokatuko dute bi taldeek Garmendipe futbol zelaian.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados