Hodei Tena Lizarraldek merezitako omenaldia jaso zuen Garmendipen.
Senitarteko, lagun asko eta taldekide ugariren berotasuna hurbil izan zituen gure kapitain haundiak.
"Garmendipeko handienen txokoan eserleku bat baino gehiago lortu duzu:
tronua. Eredu bat izan zara futbol taldearentzat eta herriarentzat"
Tenak oroigarria eta txapela jaso ditu norgehiagokaren hasieran, eta bere emazteak aurreskua egin dio zelaian.
Horren ostean, berriz, ohorezko sakea egiteko aukera izan du azpeitiarrak.