iconyoutube icontwitter

Azpeitiar protagonistak Euskal selekzioaren partidan

Euskal selekzioak pasadan Abanduaren 28an Anoetako futbol zelaian Boliviako selekzioaren aurka jokatutako partiduan bi herritar izan genituen protagonista.

Alde batetik Xabier Azkargorta, Boliviako hautatzaile eta entrenatzailea, ez dugu ahaztu behar azpeitiar hau nola ez Lagun Onak futbol taldean hasi zela entrenatzaile lanetan. Nahiz eta partiduan ez zuten sorte haundirik izan, Lagun Onak futbol taldetik sorterik onena opa diogu hasi berri duen ibilbide berri honetan eta ea taldea Brasilen jolastuko den munduko txapelketarako sailkatzen duen: Suerte Xabier!!

Beste aldetik euskal selekzioaren taldean Mikel Labaka herritarra eta Lagun Onak futbol taldeko jokalari ohia izan genuen. Bigarren zatian jokatu zuen eta gainera kapitain moduan, beste herritar bati erreleboa hartuz, Mikel Aranbururi hain zuzen. Mikel Labakak 9.partidua zuen selekzioarekin eta partidu bikaina jolastu zuen, nahiz eta golpe bat jaso sudurrean. Sorterik onena opa diogu Mikeli ere Rayo Vallecano futbol taldean, nahiz gaur egun lesionatuta aurkitzen den orkatilleko bihurritu baten ondoren. Animo Mikel eta errekuperatu azkar.

azkargota-donostian             labaka-euskal-selekzioan

Xabier Azkargorta eta Juan Carlos Izagirre
         Boliviako kamisetarekin

Mikel Labaka Euskal Selekzioarekin jokatzen

 

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados