Lagun Onakeko jokalariari hautaketa prozesura batzeko aukera eman zion Realak, eta hautaketa prozesua eta ingeleseko azterketa gaindituta, eskuratu du beka. Abuztuaren hasieran joango da Ameriketako Estatu Batuetara. Unibertsitate ikasketak egingo ditu Philadelphiako La Salle unibertsitatean, eta hango futbol taldean jokatuko du.
Errealeko Sanse taldean hiru urte egin ondoren, Barakaldotik dator Olaizola Donostiarra. Ongi etorri eta Zorte on!
Antton Petrirena, ateizan lesakarrak urtebeterako sinatu du Lagun Onak Futbol taldearekin lotzen duen kontratua. Ongi etorri eta zorte on!!!
Une latz hauetan Lagun Onak Futbol Taldea osatzen dugun kide guztiok gure doluminik sentituenak bidali nahi dizkiogu Julen Delgadoren senitarteko eta lagun guztiei. Ezin ditugu ahaztu Lagun Onaken igarotako urteak irribarretsu, alai eta ilusioz beteak, baina zoritxarreko ezbehar batek eraman zaitu eta oraindik ezin dugu sinetsi! Lagun Onakeko familiak eta Garmendipek beti izango zaitu gogoan. Goian bego Julen Delgado Moreno.