Bazkide berria izan nahi duzu edo bazkide zara eta berezira aldatu nahi duzu??? Abuztuaren 15a baina lehen jar zaitez harremanetan klubarekin: Whassapes (609794520) edo posta elektronikoz (Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo.)
Eskerrik asko atzo Garmendipera gerturatu zineten guztioi! Hona hemen Oinatz Elustondoren etxeko azkenengo partiduak utzitako argazki pare bat:
Oinatz Elustondo: "Futbola pasio bat izan da niretzat" Lagun Onaken gizonen talde nagusiak Espainiako Hirugarren Mailako ligaren azkenaurreko partida jokatuko du gaur (18:00) Garmendipen, San Ignacioren kontra. Taldeko kapitainak, Oinatz Elustondok (Azpeitia, 1990), bere azken partida izango du etxean. 32 urte bete berri ditu, eta denboraldiaren amaierarekin batera esango dio agur futboleko ibilbideari, kirol horrek eman dionarekin beteta eta etxekoen…
Hodei Tena Lizarraldek merezitako omenaldia jaso zuen Garmendipen. Senitarteko, lagun asko eta taldekide ugariren berotasuna hurbil izan zituen gure kapitain haundiak. "Garmendipeko handienen txokoan eserleku bat baino gehiago lortu duzu: tronua. Eredu bat izan zara futbol taldearentzat eta herriarentzat" Tenak oroigarria eta txapela jaso ditu norgehiagokaren hasieran, eta bere emazteak aurreskua egin dio zelaian. Horren ostean, berriz, ohorezko…