Festa giro ederrean pasatu da gaur goizean Korrika Azpeitiko kaleetatik. Jende ugarik hartu du parte eta Lagun Onak Futbol Taldeak ere bat egin du euskararen aldeko aldarrikapenarekin. Iñigo Arregi presidenteak eman du lekukoa klubaren izenean. Lagun Onak ere euskararen alde!
Ion Orbegozo Hirugarren Mailako jokalaria aita izan zen atzo. Lagun Onaken izenean, ZORIONAK ETA DISFRUTATU!
Infantil Mutilen Ohorezko Mailako Lagun Onak 1-0 Lazkao partidako hainbat argazki ikusgai dituzue:
Atzo, asteazkena, gurasoek seme-alaben kirol heziketan duten garrantziari buruzko hitzaldia eman zuen Aritz Olagoi kirol psikologoak. Olagoik balioetan jarri zuen fokua, eta kiroletik haratago, gurasoen parte hartzea beharrezkotzat jo zuen.