Hona hemen Gipuzkoako Hitzak Lagun Onaken 75. urteurrena dela eta, Iñigo Arrregi presidenteari eginiko elkarrizketa: https://gipuzkoa.hitza.eus/2019/02/08/inigo-arregi-balioak-lantzeko-erreminta-izan-behar-du-futbolak/#!prettyphoto/0/
Hirugarren Mailako taldeak itxura hobetu eta gorantza nabarmen egin du azken hilabeteetan. Horretarako gakoetako bat Aitor Zubizarreta entrenatzailea izan da. Izan ere, azpeitiarrak Igor San Miguelen lekukoa hartuz geroztik taldearen jarrera eta jokoa aldatu egin dira, eta emaitzak iritsi dira. Inguruko komunikabideen harridura ere piztu du Zubizarretaren lanak, eta Urola Kostako Hitzak eta Uztarriak elkarrizketatu egin dute. Elkarrizketa irakurri nahi…
Lagun Onakek ingurumenarekiko duen konpromisoa agerian geldituko da igandean, Azpeitiko Zuhaitz Egunean parte hartuko baitu klubak. Aurten gainera Lagunen 75. urteurrena denez, 75 zuhaitz landatuko dira. Lagun Onakek ekimen honetan parte hartzen duen lehen aldia izango da aurtengoa. Berekin batera izango dira Azpeitiko Udala, herriko ikastetxeak, Lagun Onak Mendi Bazkuna eta Baigera. Hitzordua igande honetan izango da 10:30etan Goenan. Eragile…
Dakizuen bezala, Lagun Onak Futbol Taldeak 75 urte betetzen ditu aurten. Horren harira, urteurreneko ospakizunen aurkezpena egin da gaur, 12:30etan, Sanagustin Kulturgunean. Hona hemen Uztarria Komunikazio Taldeak osaturiko albistea: https://uztarria.eus/aktualitatea/1548938601