Unai Urbizu: "Hasiera-hasieratik taldeak dituen gogoa eta ilusioa azpimarratuko nituzke" Euskal Ligarako igoera fasera sailkatu da Lagun Onakeko emakumeen lehen taldea, eta fase horri ekiteko ilusioz gainezka da taldea, baita Unai Urbizu (Azpeitia, 1991) entrenatzailea ere. Taldearen lanerako gogoa azpimarratu du, eta Añorgaren kontrako finalerdiak gaindituta, taldea finalean ikustea du xede. Zer balorazio egiten duzu taldeak orain arte gauzatu duen…
Hona hemen gure neska mutilek jokatuko dituzten partiden ordutegiak!
Larunbatean Garmendipe futbol zelaian jokoan izango diren hiru puntuak preziatuak izango dira, partida irabazten duenak Euskal Ligarako igoera fasean aritzeko txartela lortuko baitu. Dena den, Lagun Onakek aski du berdinketarekin. 16:30ean hasita, Garmendipen jokatuko dute norgehiagoka. Partida oso garrantzitsua dute zapatuan Lagun Onak futbol taldeko emakumeek. Izan ere, igoera faserako txartela Azpeitian banatuko da, Lagun Onak eta Zumaiakoren artean zehazki.…
Lagun Onak eta Balmaseda arteko partidua streaming bidez ikusteko aukera izango duzue gaur arratsaldean 16,30tan Hemen esteka. https://youtu.be/6y8FPKdy1Lg