Lagun Onak futbol taldeko beteranoen taldea atzo hasi zen beraien entrenamentuekin. 15 lagun agertu ziren entrenatzera baina beste 5 lagunek zihurtatu dute beraien konpromisoa taldean parte hartzeko. Taldearen asmoa uda bitartean entrenatu eta lagun zaharrekin topo egiteaz gain, 2-3 partidu jolastea da. Suerte zaharrak!
Joan den astean, Jorge Viles eta Mikel Bastidak zuzenduriko alebin taldeko neskak Zumaian izan ziren beraien partida jokatzen. Hurrengo orrian dituzue egun horretako argazki gehiago.
Datorren igandean eguerdiko 12tan jokatu da Rayo eta Errealaren aurkako partidua Madrileko Vallecas auzoan. Partidu hau oso berezia izango azpeitiar futbol jokalaria den Mikel Labakarentzat, Lagun Onak futbol taldeko jokalari ohiarentzat hain zuzen. Mikel Labakak bi talde hauetan izan du 1.mailan jolasteko aukera eta igandean bien arteko norgehiagoka berezia izango da azpeitiarrarentzat. Azken hilabeteetan lesionatuta ibili da eta azken partiduetan…
Aurreko ostiralean Lagun Onak taldeko beste bi jokalari lesionatu ziren. 3. mailako jokalaria den Asier Goikoetxeak besoa autsi zuen Santutxoren aurkako partidan. Infantil 1 mailako jokalaria den Julen Eizagirre ere, ostiralean, entrenamentu batean lesionatu zen, honek ere besoa autsiz, ondorioz falta diren partidu guztiak galduko dituztela dirudi. Hala ere orain, biak gustiz sendatzea da garrantzitsuena, beraz gure animo beroenak bi…