Tipi tapa tipi tapa KORRIKA!!
Lagun Onak taldeko hainbat talde (Alebinak, Innfanti Txiki eta Ohorezko Jubenil taldea) aste bukaera honetan Garmendipeko futbol zelaian izango ditugu jolasten. Azaldu eta animatu azpeitiar taldeak!
MIKEL AZKOITI ASTEKO HAMAIKAKO ONENAREN BARRUAN Mikel Azkoiti axkoitiarra eta Lagun Onak futbol taldeko jokalari ohia, gaur egun Sestao River jolasten ari dena, gipuzkoarren arteko hamaikako jokalari onenen barruan sartu dute. Oroitzapen eta lagun asko utzi zituen Axkoitik azpeitin jolastun zituen hiru urteetan, talde txapelduneko eskuin laterala baitzen, kasta haundiko mutila. Zorionak Azkoiti!
BIHAR LARUNBATA, MARTXOAK 9, 16.30 TAN GARMENEDIPEN Beasainen galdu ondoren Kiruri jatetxeak babesten duen taldeak berriro garaipenaren bidera itzuli nahi du, bide batez falta diren azken pausoak mailari eusteko emanez. Partidu honetarako, txartelen bidez santzionatutako inor ez du izango Asier Olaizola entrenatzaileak, eta lesioen erruz zalantza dira, Gorka Luariz aurrelaria eta Asier Goikoetxea atzelaria. Bizkaitarrentzat berriz bere biziko garrantzia izango du partidak,…