Aurreko astean esan bezala, aste bukaera honetan Garmendipen jokatu ziren partiden aurretik minutuko isilunea gorde zen Ignacio Artetxeren omenez. Argazkian, Garmendipeko zelaian Lagun Onak neska taldeak jokatu aurretik izandako minutu isilunearen argazki bat dugu.
LAGUN ONAK - UROLA (Ohorezko Erregional Maila) Igandea, 17, 16.30tan GARMENDIPEN Lizeaga sagardotegieak babesten duen taldearentzat final txiki bat dela esan genezake. Urte osoan zehar beheko postuetan dabiltzan bi talderen aurkako norgehiagoka bait dugu, eta postu horietatik ateratzeko oso garrantzitsua izango da Zumarragako taldeari irabaztea.
LAGUN ONAK - DURANGO ( 3.MAILA )LEKUA ETA ORDUA: GARMENDIPE futbol zelaia. Otsailak 9 Larumbata 16.30 tan Argazkian, Anaitasuraren aurka azken derbya jokatu zuen taldea, Juan Ignazio Medinarekin, Lagun Onak taldeko jarraitzaile sutsuenetariko bat.
Leioa 1 - Lagun Onak 0 Ezin izan zuen azpeitiko taldeak punturik ekarri Bizkaia aldetik. Partidu nahiko txukuna jokatu arren 68. minutuan Tuto bizkaitarrak sartutako gol bati esker Leioa taldeak 3 puntuak eraman zituen. Goleko jokaldia egia esan, Leioa taldearen jokaldi bikain baten ondoren etorri zen.