Bihar MARTXOAK 2 LARUNBATA, Garmendipen 18.45tan. Lagun Onak futbol taldeko 2.taldeak, bihar larunbatean Hondarribiko taldearen bixita izango du. Aurreko astean Berioren aurka galdu ondoren garrantzitsua izango da hiru puntuak ateratzea, azken postuetatik pixkat gehiago ihes egiteko.
Igandean egin zuen eguraldiari aurre eginez, Lagun Onak Futbol Eskolako mutilak Garmendipen beraien futbol partidak jokatu zituzten. Segi horrela gazteak! Hurrengo orrian dituzue egun horretako argazki gehiago.
Eguna: bihar Larunbata, Otsailak 26, 16.30tan Garmendipe Futbol Zelaian.Talde azpeitiarrak aukera bikaina du partidua irabazi eta posizio lasai batean kokatzeko, horretarako Basaurikoa den Baskonia taldea izango du aurrez aurre. Denok dakigu Baskonia Athletik taldearen filiala eta hirugarren taldea dela.
Jagoba Beobide azpeitiarra, Alaves futbol taldeko jokalaria asteko hamaikako onenean sartu dute 2.b mailako 2.multzoan.Deanboraldi bikaina egiten ari da talde babazorroan azpeitiarra.