Lehen taldeko jokalaria den Iosu Aranburu, momentu zailak ari da bizitzen futbol arloan lesio bat medio. Pasa den urtean, belauneko lesio larri bat izan zuen, lotura gurutzatuak hautsi bait zituen. Apirilean operatu behar izan zuten eta errekuperazioa ez da denok eta batez ere berak nahiko lukeen bezala joan. Hala ere badirudi errekuperazioko azken fasean sartu dela eta orain hobeto doala…
Igande honetan, Otsailak 17 an, Futbol Eskolako neskek jokatu dituzte partiduak Mutrikuko futbol zelaian.
Aurreko astean esan bezala, aste bukaera honetan Garmendipen jokatu ziren partiden aurretik minutuko isilunea gorde zen Ignacio Artetxeren omenez. Argazkian, Garmendipeko zelaian Lagun Onak neska taldeak jokatu aurretik izandako minutu isilunearen argazki bat dugu.
LAGUN ONAK - UROLA (Ohorezko Erregional Maila) Igandea, 17, 16.30tan GARMENDIPEN Lizeaga sagardotegieak babesten duen taldearentzat final txiki bat dela esan genezake. Urte osoan zehar beheko postuetan dabiltzan bi talderen aurkako norgehiagoka bait dugu, eta postu horietatik ateratzeko oso garrantzitsua izango da Zumarragako taldeari irabaztea.