Begi bistan dago partidu garrantsitsua daukagula “derbya” azkoitiarren aurka. Ogeitahamar urte itzalita egon den derbya, larunbatean arratseko 18:00 piztuko da Garmendipe futbol zelaian.
Larunbat arratsalde honetan beste bi partidu garrantzitsu ditugu Garmendipen. LAGUN ONAK- OSTADAR (OHOREZKO JUBENIL MAILA)GARMENDIPE: URTARRILAK, 19 LARUNBATA 16:15tan (Belar artifizialean)
LAGUN ONAK F.T.eko denok atsekabetuta gaude entrenatzen ari zinela tibia hausi duzulako. Badakigu zu mutil indartsua zarela eta laster sendatuko zara. Gu bitartean saiatuko gara gure indar guztiekin partidu guztiak irabazten eta maiatzaren bukaeran Gipuzkoako Kopa altxatuko dugu elkarren artean. ANIMO AITOR! HELDU GOIARI! AUPA LAGUN!
Atzo Igandean egin zen Gabonetako Otarraren sari ematea. Lagun Onak elkarteko lehendakiak Gabon zozketaren saria ematen dio Jose Mari Aizpuru saridunari.