iconyoutube icontwitter

Igandean, arratsaldeko bostetan, xapu eta xakelen arteko derbia izango dugu Garmendipeko zelai naturalean. Emakumezkoen Ohorezko Kadete Mailako Lagun Onak eta Anaitasuna izango dira lehian. Maila guztietan, adin guztietan dira bereziak derbiak, kosta ahala kosta irabazi nahi direnak. Horregatik igande arratsaldean punturik ez du oparituko bi taldeetako inork. Animatu eta hurbildu, beraz, Garmendipera!
Zenbait partidutan kamiseta babeslerik gabe eraman ostean, Landeta Jatetxe-Sagardotegiak hartuko du elastikoan agertuko den publizitatearen ardura. Eskerrak Lagun Onakek partetik klubak aurrera egin dezan zuen alea jartzeagaitik. 
Unai Alberdi azpeitiarrak Bermeoren aurkako partidan jokatu zituen Hirugarren Mailan bere lehen minutuak. Alberdi jubenila bada ere, zenbait entrenamendu egin izan ditu talde nagusian. Denboraldia nola doan ikusita, play-offetarako aukerarik gabe eta atzetik estuasunik gabe, partida aproposak dira gazteei aukerak emateko. Alberdi saiatu zen berea aprobetxatzen eta bere mailaren zenbait zertzelada utzi zituen ezkerrak. Gutxigatik ez zuen partidako lehen gola…
Igor San Miguel (Astigarraga, 1974) entrenatzailea urtebete gehiagoz izango da Lagun Onaken Hirugarren Mailako taldea gidatzen. Entrenatzaile astigartarra pasa den udan iritsi zen azpeitira Realaren Lehen Mailako Emakumezkoen taldeko etapa amaitutzat emanda. Aitor Arratek utzitako lekua hartu zuen orduan. Aurtengo denboraldian taldeak emaniko itxura onari jarraipena emateko aukera izango du San Miguelez, bai zaleek hartaz gozatzeko aukera ere.
Página 16 de 110

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados