iconyoutube icontwitter

Aritz Amenabar (argazkian goian, ezkerretik bigarrena) Lagun Onakeko jokalari alebina Realarekin izan da Oviedo Cup txapelketan. Talde txuriurdinarekin txapelketa irabazteaz gain, Amenabar txapelketako jokalaririk onena izendatu zuten. Harrobiko lanak fruituak ematen jarraitzen du!
Mirari Uria Gabilondo, kadete mailako jokalaria, Gipuzkoako Selekzioarekin jokatzeko deitu du Jon Kepa Gonzalez hautatzaileak. Apirilaren 4an elkartuko dira hautatuak Bergarako Ipintza zelaian, 17:00etatik aurrera Araba eta Bizkaiaren aurka jokatzeko. Uria lehen ere deitu dute Euskal Selekzioak, bai eta Realak ere. Zorionak eta segi lanean!
Ostegunean opor egunak ondo hasteko futbola izango dugu Garmendipen. Lagun Onakek Santutxuren auka neurtuko ditu indarrak 17:00etan. Deustoren aurka etxean galdu eta Alavesen aurka sei gol jaso ostean, egoerari buelta emateko prest da taldea. Aurrean Santutxu izango dugu; hauek ere ez dira bolada onean azken hiru partidak galduta. Amorruz puntuen bila irtengo dira ziur bi taldeak. Gureei aupada emateko zaleen…

Zorte on Aitor!

Real Sociedadek Eusebio Sacristan entrenatzailea kargutik kentzeak mugimenduak eragin zituen Realeko aulkietan. Real B taldeko entrenatzailea zen Imanol Alguacilek hartuko zuen lehen taldearen gidaritza eta bigarren taldea Aitor Zulaika azpeitiarraren esku geldituko zen. Zulaika zazpi urtez izan zen Lagun Onaken entrenatzaile eta betidanik oso lotuta egon da gure klubarekin. Zorterik onena eta arrakasta opa diogu ekingo dion abentura berri eder…
Página 17 de 110

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados