iconyoutube icontwitter

Animo Ugaitz!

Amaitu da denboraldia Ugaitz Kerejeta (Azpeitia, 1998) Hirugarren Mailako jokalariarentzat. Astearteko entrenamentuan izan zuen zoritxarreko lesioa. Peronea hautsita, ezin izango du jokatu denboraldi honetan. Ezin ahaztu, ordea, gero arte bat baino ez dela. Ziur gaude are indartsuago itzuliko zarela! Animo Ugaitz!

Lagun Onak vs Deusto

Larunbatean 17:00etan Hirugarren Mailako taldeak Deustoren bisita izango du Garmendipen. Play-offetarako borrokan jarraitu nahi bada ezinbestekoa izango da 12. postuan, Lagunengandik hiru puntura, den talde bizkaitarrari irabaztea. Bizkaitarrak etxean bigarren sailkatuari, Portugaleteri, irabaztetik datoz. Lagun, berriz, Anaitasunaren aurkako derbi gogorrean puntu bat eskuratzetik. Zaleen laguntza ezinbestekoa izango da garaipena lortzeko. Beraz, ez egin dudarik eta hurbildu Garmendipera!
ANAITASUNAREN ETA LAGUN ONAKEN ARTEKO DERBIRAKO SARRERAK OSTIRALETIK AURRERA SALGAILarunbatean arratsaldeko bostetan izango da Azkoitiko eta Azpeitiko taldeen arteko derbi garrantzitsua. Bertaratzeko asmoa dutenek jakin dezatela honakoa izango dela Txerloiko txarteldegiaren ordutegia:-Ostirala: 18:30etik 19:30era bitartean.-Larunbata: 11:00etatik 12:00etara bitartean. Partida aurretik ere sarrerak erosteko aukera izango da 16:15etik aurrera.Sarreren prezioa 15 eurokoa izango da.Lagun Onakek zale guztiak animatu nahi ditu derbiaren…
Alexandre Saraiva Da Costa Ribeiro (1998, Azpeitia) erdilariak lehen minutuak jokatu zituen larunbatean Getxoren aurka. Min hartuta zelaia utzi behar izan zuen Ximonen lekuan sartu zen Alex. Jokatzeko izan zituen hogei minutu pasatxoan sendotasun eta seriotasun handia erakutsi zuen. Berez Erregional mailako taldean badago ere, azken aldian partida batzuk pasa ditu Hirugarren mailakoekin; baina larunbatean sortu zitzaion jokatzeko lehen aukera.…
Página 18 de 110

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados