iconyoutube icontwitter

CULTURAL DE DURANGO 1-1 LAGUN ONAK

  • Cultural de Durango: Errasti, Etxebarria, Txapu, Aranda, Ekaitz, Molina (Alonso, 46.min), Egaña, Arizmendiarrieta, Abasolo (Guillermo, 70.min), Ekain eta Julen (Alberdi, 61.min)
  • Lagun Onak: Aitzol, Elustondo, Cayetano, Olasagasti, Julen, Sanchez, Landa (Arteaga, 62.min), Gorka, Ximon (Renovales, 88.min), Aranburu eta Arufe (Ugaitz, 73.min).
  • Golak: 0-1, Arufe (23.min); 1-1, Ekain (60.min).
  • Epailea: Palacios. Cultural de Durangoko Txapu eta Unaik txartel horia ikusi zuten; bai eta Lagun Onakeko Olasagasti eta Sanchezek ere. Julen kaleratua izan zen txartel hori bikoitzagatik.

7.jardunaldiari zegokion partidan erronka gogorra zuen aurretik talde azpeitiarrak. Aurrean liderra zuen, ordura arte etxean jokatutako partidetan puntu guztiak eskuratu zituena. Ongi hasi zen partida San Miguelen mutilentzat Aruferen golari esker aurreratu baitziren. Nolanahi ere, argi zegoen liderrak aurpegia emango zuela eta hala izan zen. Minutu luzez markagailuari eutsi ostean, 60.minutuan iritsi zen berdinketaren gola. Laster gainera, Lagun bat gutxiagorekin gelditu zen Julenek bigarren txartel horia ikusi baitzuen.

Berdiketaren zapore gazi gozoa kentzeko ostegunean izano du Lagun Onakek parada. Izan ere, Somorrostro JD. hartuko du Garmendipen. Talde bizkaitarra 11. postuan da 8 punturekin. Lagun Onak, berriz, 8. bederatzirekin. Beraz, ostegunean arratsaldeko bostetan Garmendipen nahi zaitugu!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados