iconyoutube icontwitter

LAGUN ONAK 2-1 BEASAIN

  • Lagun Onak: Aitzol, Elustondo, Tena, Olasagasti (Julen, 50.min), Castillo, Sanchez, Renovales (Arteaga, 62.min), Aranburu, Ximon (Gorka, 82.min), Egaña eta Arufe.
  • Beasain: Iturbe, Zubeldia, Jonna, Kintana, Balerdi, Julen, Claver, Aiert, Kaxe, Orue eta Joanes.
  • Golak: 1-0, Aranburu (61.min); 2-0, Ximon (82.min); 2-1, Joanes (92.min.
  • Epailea: Anduaga. Lagun Onakeko Egaña, Olasagasti eta Gorkari txartel horia erakutsi zien. Beasaingo Kaxe, Orue, Julen eta Zubeldiari ere bai.

 

KANPAIKADA GARMENDIPEN URTEA AMAITZEKO

Larunbat arratsaldean 3. mailako liderraren bisita izan genuen Garmendipen. Futbolean bikain ari den Beasain zuen aurrez aurre talde azpeitiarrak. Liderraren aurka jokatzeak suposatzen duenaz gain, partida berezia zen Alex Aizpuru "Kaxe" eta Joanes Otamendi etxera bueltan baitziren Beasainen elastikoa soinean. Gainera, biak ere hamaikakoan izango ziren. Arratsaldeko protagonista Realaren eta Athleticen derbia zela zirudien arren, hura amaitu eta Garmendipeko zelai inguruak jendez lepo bete ziren. Ez ziren damutuko hurbildu zirenak.

Lehen zatian beasaindarrak nagusi izan ziren eta estu eta larri ibili ziren Laguneko atzelariak. Hasi eta hamar minutura "Kaxe"k markagailua estreinatzeko aukera garbia izan zuen, baina bakar-bakarrik errematatutako burukada oso desbideratuta irten zitzaion. Jarraian, Beasainen beste bi aukera iritsi ziren. Aurrena gutxigatik joan zen kanpora; bigarren jaurtiketa, aldiz, Aitzolek ateratako esku bikainak desbideratu zuen kanpora. Hogeigarren minutuan etxeko taldeak izan zuen lehen gola egiteko aukera. Arufe izan zen arriskua sortu zuena, baina haren errematea gutxigatik kanpora. Lehen ordu erdi biziaren ostean, partidaren erritmoa jaitsi egin zen apur bat. Atsedenaldira iritsi aurretik, Arufek berriro gola egiteko aukera izan zuen. Falta jaurtiketa Beasaingo atezainak zailtasunekin urrundu zuen. Atsedenaldira, beraz, hutsean berdinduta.

Bigarren zatian, partidaren ordura arteko gidoia goitik behera aldatu zen. Beasainen nagusitasuna Lagunen jokoak bertan behera utzi zuen. Ximon izan zen arriskua sortzen lehena burukada batekin. Jarraian, marrazainak bertan behera utzi zuen zelairatu berri zen Zelairen gola. Jarraian duzue une hori bideoan:

 

Egoeraz damutzeko astirik hartu gabe erasoan jarraitu zuen Lagunek eta 60. minutuan iritsi zen etxekoen lehen gola. Erdiraketa neurtu eta zehatz baten ostean, Aranburuk buruz gol bikaina egin zuen. Neurri batean egoera kontrolpean izan zuten San Miguelen mutilek. Hala ere, Aitzolek lan egin behar izan zuen, 3. mailako golegile nagusi den "Kaxe"ren erremateak gelditzeko. 81. minutuan, itxuraz partida erabakita utziko zuen bigarren gola heldu zen. Sanchezen pase ederrak Ximon egoera bikainean utzi zuen eta honek ez zuen barkatu. Pozez ospatu zuten gola jokalari eta zaleek. 91. minutuan, ordea, area barruko egoera korapilatsu eta nahasi batean Beasainek aldea murriztuko zuen gola egin zuen. Hiru minutu baino ez ziren falta amaierarako baina urduritasuna nabari zen zelaian eta handik kanpo. Atzean sartu eta markagailuari eustea lortu zuten azpeitiarrek.

Hiru puntuak, beraz, etxean gelditu ziren. Lagun Onak sailkapeneko 8. postuan dago 29 punturekin, play-off postuetatik puntu batera. Datorren asteburuan partida garrantzitsua izango du Portugaleteren aurka. Hauek, 30 punturekin dira hirugarren postuan.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados