iconyoutube icontwitter

LAGUN ONAK 1-1 BALMASEDA

  • Lagun Onak: Aitzol, Leunda, Olasagasti, Tena, Castillo, Sanchez, Ximon, Aranburu, Orbegozo, Egaña eta Ugaitz.
  • Balmaseda: Ivan, Mikeldi, Arcarazo, Javi, Corral, Apellaniz, Estevez, Arandilla, Lambarri, Cuevas eta Ander Franco.
  • Golak: 0-1, Cuevas (34.min); 1-1, Ximon (82.min)

Banaka bada ere, gehitzen

Sei jardunalditan jarraian galdu gabe zen Lagun, eta berdinketa honekin galdu gabeko zazpigarrena lortu zuen. Aurkariaren zailtasunak eta zelaiaren egoerak partida oso zaila izango zela argi utzi zuten eta hala izan zen. Partidan etxekoak baino hobeto sartu zen Balmaseda. Bi korner jarraian izan zituen lehen bost minutuetan. Pixkanaka, ordea, lortu zuen Lagunek egoera kontrolpean izatea. Erasoan gogor saiatu ziren Ximon eta Orbegozo baina ate aurrean ezin asmatuta ibili ziren. Lehen zatiko zati handi batean baloia Balmasedako atetik gertu ibili zen, baina arriskua sortzea garesti zegoen. Atsedenaldirako hamar minutu faltan gainera Balmasedak aurre hartu zuen izan zituen aukera apurretako bat aprobetxatuz. Atsedenaldira huts eta bat beraz. 

Bigarren zatian lehen minututik joan zen Lagun berdinketaren golaren bila. Tena izan zen, jaurtiketa gogor batekin, Balmasedako atezaina lanean jarri zuen lehena. Berdinketa bilatzeko aulkia mugitu zuen berehala San Miguelek eta Arteagak hartu zuen Ugaitzen lekua. Saiatu zen talde azpeitiarra erasoan baina Balmasedako atzelariek sendotasun handia erakutsi zuten. Ahaleginak, ordea, eman zuen fruitua. Arufe zelairatu berriak ateratako falta buruz sareetara errematatu zuen Ximonek. Bolada gozoan da aurrelari getariarra. Banako berdinketarekin amaitu zen partida.

Beti garaipena lortzea nahi bada ere puntu hau positiboki hartu behar da. Galdu gabeko zazpigarren jardunaldia, hiru garaipen jarraian zeramatzan taldearen aurka galtze hasita, zelaiaren egoera txarrarekin... ez dago batere gaizki. Datorren igandean Sestao Riverren zelaia bisitatuko dute azpeitiarrek.

 

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados