iconyoutube icontwitter

Lagun Onak 3-4 Durango

  • Lagun Onak: Aitzol, Leunda, Tena, Olasagasti, Castillo, Sanchez, Arteaga (Ximon, 53.min), Aranburu, Orbegozo, Gorka (Ugaitz, 66.min) eta Arufe (Eustondo, 86.min).
  • Durango: Errasti, Txopitea, Txapu, Varela, Aranda, Molina, Iparra, Unai (Unzueta, 80.min), Adrian (Beñat, 76.min), Ekain eta Javi Alonso (Ander, 76.min).
  • Golak: 0-1, Adrian (18.min); 0-2, Unai (26.min); 0-3, Unai (38.min); 1-3, Arufe (44.min); 2-3, Orbegozo (68.min); 3-3, Olasagasti (70.min); 3-4, Varela (89.min).
  • Epailea: Gonzalez Guerra. Txartel horia erakutsi zion Durangoko Unzuetari (82.min) eta Lagun Onakeko Orbegozori (91.min).

AHALEGINAK FRUITURIK EZ

Gutxienez azken hiru partidak euri/elurpean jokatu ostean, eguzkia agertu zen Garmendipen liderrari harrera egiteko. Tribunak itxura polita eta hegaleko barandak bikaina. Zale ugari bildu zen Garmendipen Hirugarren mailako partida onenetariko batez gozatzeko. Lagun Onak zortzi jardunaldi jarraian gadu gabe zen eta jarraipena eman nahi zion bolada onari. Aurrean, ordea, Durango; jokalari ezagun ugarik osatutako taldea, lidertzan dena.

Partida ederki hasi zuten San Miguelen mutilek. Baloia beti ere durangarren area inguruan ibili zen. Gainera Erikek izan zuen markagailua estreinatzeko aukera, baina ezin izan zuen behar bezala errematatu ate aurrean. Azpeitiarrek partida kontrolpean zutela zirudien, baina Durangok behin iritsita ez zuen barkatu. Hamazortzigarren minutuan, Aitzoli baloiak ihes egin zion eta 2013/2014 denboraldian Lagunen jokatutako Adrian Abasolo aurrelariak gola egin zuen. Hamar minutu eskasera iritsiko zen durangarren bigarrena; eta beste hamarrera hirugarrena. Markagailua ez zen zelaian ikusten ari zenaren islada, baina halakoa da futbola. Lagun Onak erasokor zebilen; batez ere, Arteaga azpeitiarra eskuin nahiz ezker hegaletik saiatu zen arriskua sortzen. Bai eta Orbegozo ere atzelari denekin borrokan. Partidan sartzeko atsedenaldi aurretik gola sartzea ezinbestekoa zen eta ahalegina egin zuen Lagunek. Atsedenaldirako minutu baten faltan, Arteagaren erdiraketa baten ostean Arufek baloia sareratzea lortu zuen. Atsedenaldira, beraz, 1 eta 3. Azken gol horrek itxaropena sortu bazuen ere, zaleen artean partidari buelta ematea zaila izango zenaren ustea zen nagusi.

Bigarren zatian itsu itsuan gola bilatu behar zuen Lagun Onakek. Kostata, baina 68. minutuan iritsi zen bigarrena. Zelai erdian hasitako jokaldia, area ertzean Erikek azken pasea eta Orbegozok barrura. Goi mailako jokaldia, azkarra eta ona. Gola ospatzeko astirik gabe kasik iritsi zen hirugarrena. Olasagastik kornerraren ostean nola edo hala eginiko erremateak ate barruan amaitu zuen. Ezin sinestuta Garmendipera joandako zaleak. Ez sinistekoa, ordea, 89. minutuan iritsi zen. Durangoko Varela jokalariak kanpo erditik egindako jaurtiketak langan jo eta barrura. Gol ikusgarria benetan partida erabakita utziko zuena.

3 eta 4 amaitu zen, beraz, partida. Mingarria izan zen amaiera bai, baina zaleek merezitako txaloz agurtu zituzten jokalariak egindako ahaleginagatik. Berriro bolada on bati ekiteko Somorrostroren zelaia bisitatuko du Lagun Onakek datorren jardunaldian.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados