Print this page

Somorrostro 4-2 Lagun Onak

  • Somorrostro: Kevin, Rekejo, Ibon Ojinaga, Ander Santamaria, Valin, Josu Cruces, Olondo (Salcedo, 76.min), Bittor, Cortezon (Manutxo, 57.min), Borja Alvarez eta Alkegi (Ruben Garcia, 83.min).
  • Lagun Onak: Aitzol, Elustondo, Tena, Olasagasti, Castillo, Sanchez, Ximon, Aranburu (Kerejeta, 69.min), Orbegozo, Egaña (Arteaga, 46.min) eta Arufe (Marcos, 61.min).
  • Golak: 0-1, Ximon (3.min); 1-1, Borja Alvarez (19.min); 2-1, Ander Santamaria (38.min); 3-1, Cortezon (54.min); 3-2, Arteaga (71.min); 4-2, Manutxo (90.min).
  • Epailea: Jorge Salguero. Txartel horia erakutsi zien Somorrostroko Rekejori eta Lagun Onakeko Aruferi.

Somorrostroren aurkako bisitan ezin izan zuen ekarri punturik etxera Lagun Onakek. Partida hasi eta berehala aurretik jarri ziren azpeitiarrak Ximonen golari esker. Hala ere, ez zuen asko iraun nagusitasunak. Atsedenaldira iristerako bi gol egin zituen Somorrostrok. Aldageletatik bueltan egin zuten hirugarrena. Esperantza piztuko zuen gola egin zuen Arteagak amaierarako hogei minutu faltan. Partida amaitzear zela Somorrostrok laugarrena egin eta partida erabakita utzi zuen.

Lagun Onaken bigarren porrota da jarraian eta horrek sailkapenean postu batzuk atzera egitea ekarri du. Uneotan Lagun bederatzigarren da 40 punturekin. Nolanahi ere, sailkapena estu dagoenez ez dira urrun aurrekoak. Datorren asteburuan Garmendipen izango da partida Getxoren aurka. Egoerari buelta emateko zaleen bultzada beharrezkoa izango da; beraz, hurbildu Garmendipera! 

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados