iconyoutube icontwitter

Emakumezkoen Lurralde maila (Senior): Lagun Onak 1-0 Anaitasuna

Sei denboraldi derbirik gabe egon ostean, igande arratsaldean aurrez aurre izan ziren emakumezkoen Senior mailako Lagun Onak eta Anaitasuna. Partidak piztutako ikusmina medio, zale ugari hurbildu zen kiroldegiko zelai artifizialera. "Lehen" derbi honetan azpeitiarrak izan ziren garaile, bat eta hutseko markagailuarekin. Hogeigarren minutu inguruan Elene Vilesek egin zuen partidako gol bakarra areaz kanpoko jaurtiketa batekin. Olatz Erkiziak bi txartel hori ikusi eta zelaia utzi behar izan zuenez, Lagunek bigarren zati osoa bat gutxiagorekin jokatu zuen. Azpeitiarrek markagailuari eustea lortu zuten. Azkoitiarrei irabazita zazpigarren postuan (10etik) da Lagun Onak. Datorren asteburuan, moralez gainezka, Hodarribian jokatuko dute partida.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados