iconyoutube icontwitter

Anaitasuna 0-0 Lagun Onak

GOLIK EZ DERBI LEHIATUAN

  • Anaitasuna: Xuban, Diez, Sergio, Beitia, Moya, Unai (Mikel Pastrian, 85. min), Landa (Iñaki, 61. min), Iñigo Arzalluz (Iriarte, 75. min), Aramendi, Mikel Arzalluz, Ander.
  • Lagun Onak: Aitzol, Elustondo, Tena, Aimar, Castillo, Ander, Ugaitz, Aramburu, Arteaga (Egaña, 69. min), Gorka (Ariño, 76. min), Arufe.

Lagunak, ezagunak, familia kideak, zelai bazterrean ezagututakoak. Era denetako jendeak inguratu zuen Txerloiko zelaia bi helburu nagusirekin: giroaz gozatzea eta garaipena lortzea. Aurkari izanagatik, giro sano horretan une batez futbola bigarren maila batean zegoela zirudien, epaileak txistua jo eta baloia martxan jarri arte.

Partidari ongi ekin zion Lagunek, pare bat aldiz azkoitiarren atezaina lanean jarriz. Lehen hogei minutu pasatxoan azpeitiarrek izan zuten partidako aginte makila. Pixkanaka, ordea, sartu zen Anaitasuna partidan. Aitzolen lanak, ordea, ezerezean utzi zituen azkoitiarren aukerak. Atsedenaldira iritsi aurretik Lagunek gol aukera bat gehiago izango bazuen ere, hutsean joan ziren bi taldeak aldageletara. Atsedenaldiko denboran, etorkizuna ziurtatzen duen irudia Txerloian; hainbat eta hainbat ume azpeitiar eta azkoitiar elkarrekin jolasean. Berbiak izango du jarraipena!

Bigarren zatian Anaitasuna estutzen hasi zen. Ez zuen, ordea, gol aukera argiegirik sortu. Lagunek neurria hartu eta berriro hasi zen zelaian agintzen. Azkoitiarrek apur bat behera egin zutela baliatuta, azkoitiarren areara gehixeago hurbildu ziren San Miguelen mutilak. Hala ere, ezin markagailua estreinatu. Hutsean amaitu zen, beraz, partida.

Merezitako txaloak entzun zituzten bi taldeek. Bai hauek txaloz jarraitzaileen jarrera eskertu ere. Eskerrik asko Lagun Onaken izenean giro bikain hori sortu zuten zale azpeitiar eta azkoitiarrei. Horrelako derbi gehiagoren zain gelditzen gara.

Datorren larunbatean Deustoren bisita izango dugu Garmendipen. 17:00etan hasiko da bizkaitarren aurkako partida. Garmendipen nahi zaituztegu! Aupa Lagun!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados