iconyoutube icontwitter

Preferente; Zestoa 1-2 Lagun Onak

Preferente mailako taldeak garaipen bikaina lortu zuen larunbatean Zestoaren jokatutako partidan. Zestoarren aurkako partidak beti izan dira zailak, eta are gehiago gure mutilen egoeran. Lesio ugari tarteko, bederatzi jokalari baino ez zeuden, eta jubenilekin osatu behar izan zuten taldea. Eskerrak jubenilei! Zestoarrek hartu zuten aurre markagailuan partida hasi eta hogei bat minutura. Gureek ez zuten amorerik eman ordea. Otaño kapitainak egin zun berdinketaren gola. Azpetiarrei garaipena emango zien gola lehen urteko jubenila den Patxik egin zuen. 1 eta 2, beraz, Iraetan. Lagun Onak zazpigarren postuan da 37 punturekin, bostgarrenarekin berdinduta. Datorren asteburuan Beasainen aurka jokatuko dute Garmendipen. Beasaindarrak seigarren postuan dira.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados