iconyoutube icontwitter

Hirugarren Maila: Lagun Onak 1-2 Deusto

  • Lagun Onak: Lopetegui, Elustondo, Castillo, Olasagasti, Leunda (Tena, 60.min), Ander, Arteaga (Egaña, 84.min), Aranburu, Ximon, Gorka (Saraiva, 74.min) eta Arufe.
  • Deusto: Azpillaga, Aitor, Ekaitz, Gari, Oier, Gorka, Egoitz, Gibert, Andiko (Ilia, 89.min), Pison (Niko, 79.min) eta Raul (Markel, 93.min).
  • Golak: 0-1, Raul (24.min); 1-1, Ximon (48.min); 1-2 Pison (73.min).
  • Epailea: Gil Flores. Txartel horia erakutsi zien Deustoko Gorka eta Gariri.

LAGUN ONAK 1-2 DEUSTO

Zaila da Hirugarren Mailan puntuak eskuratzea; are zailagoa azken bost partidetatik lau irabazita datorren talde baten aurka. Deustoren bolada onak partida ikaragarri zaila izango zela argi uzten zuen. Hasi ondo egin zen Lagun, ate aurrean barkatzen ordea. Ximonek izan zituen lehen hogei minututan partidako aukerarik argienak. Honen erremateak, ordea, Azpillaga atezainak desbideratu zituen. Deusto ez zegoen ezer oparitzeko inondik inora, eta ez zuen barkatu izaniko lehen aukeran. Leundak Lopeteguiri eginiko pasea labur samar gelditu zen eta Raulek baloia ostu eta barrura. Atsedenaldira joan aurretik bizkaitarrek bigarrena egiteko aukera ere izan zuten, baina Lopeteguik bikain erantzun zuen atepean.

Aldageletatik bueltan partidaren bila irten zen Lagun. Aruferen jaurtiketa baten aldaratzean adi ibili zen Ximon eta baloia barrura bultza zuen aurrelari getariarrak. Aurrelari puruaren gola. Erasoan jarraitu zuten azpeitiarrek. Arufek gainera aukera bikaina izan zuen baina ahoko zuloko erremateak gora ihes egin zion ezker bikainari. Kontraeraso batean, ordea, Deustok bigarrena egitea lortu zuen. Handik aurrera, bizkaitarrek partida lokartzea lortu zuten eta Lagun Onak ez zen berdinketa lortzeko gai izan. 1 eta 2, beraz, Garmendipen.

Partida honen ostean play-offak sei puntura ditu Lagun Onakek. Datorren asteko partida bereziki garrantzitsua izango da; Alaves B-ren aurka jokatuko dute etxetik kanpo. Arabarrak seigarren dira sailkapenean Lagunek baino lau puntu gehiagorekin. Aupa Lagun!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados