- Real Sociedad: Agirre, Egiluz, Aranbarri, Rodriguez, Lucbert, Zubimendi, Aldasoro, Gabilondo (Blasco, 78.min), Lopez (Veiga, 68.min), Aranzabe eta Martinez Losa (Garmendia, 63.min).
- Lagun Onak: Lopetegi, Renovales, Olasagasti, Castillo, Cayetano, Ander (Landa, 68.min), Aranburu, Arteaga (Saraiva, 86.min), Gorka, Arufe (Tena, 63.min) eta Ximon.
- Golak: 1-0, Martinez Losa (31.min)
- Epailea: Gomez Loque. Realeko Lucberti eta Ximoni txartel horia erakutsi zien.
Hirugarren Mailako 33.jardunaldia 1 eta 0 galdu zuen Lagun Onakek Realaren hirugarren taldearen aurka. Lehenengo zatiaren erdi aldean aurreratu ziren txuri urdinak markagailuan eta ez zen gol gehiago egon partidan. Talde donostiarra play-offetarako borrokan dabil buru belarri. Lagun azken boladan punturik ezn eskuratuta dabil, eta horrek igoera postuetatik urrundu du talde azpeitiarra. Denboraldi amaierara arte borrokan jarraituko dute, ordea, gure mutilek. Datorren asteburuan, Bermeo hartuko dute Garmendipen. Bizkaitarrak 17. postuan dira 35 punturekin.