iconyoutube icontwitter

Aurrera de Vitoria 2-1 Lagun Onak

Aurreratu genuen Arurrera de Vitoria sailkapenean azken postuan egonagatik ez zuela ezer oparituko; eta ez geunden oker. Larunbatean Olaranbe zelaian jokatutako partidan 2 eta 1 nagusitu ziren arabarrak. Atsedenaldira bitartean ez zen golik izan. Handik bueltan helduko ziren partidako hiru golak. Aurrera de Vitoria aurreratu zen markagailuan, Julen Aranburu Laguneko jokalariak bere atean gola sartu ostean. Vitoriaren bigarren gola handik bost minutura iritsi zen. San Miguelen mutilek ez zuten etsi eta partida amaitzeko hamar minutu eskasen faltan Arufek aldea gutxitu zuen. Nolanahi ere, ez zen bigarren golik heldu eta punturik eskuratu gabe itzuli behar izan zuten mutilek. Etxekoen aurrean hiru puntuak eskuratzeko aukera izango du Lagunek larunbatean 12:00etan Basconiaren aurka. Bi taldeak ere etxeko lanak eginda dira aurtengo denboraldian; beraz, presiorik gabe baina garaipena lortzeko gogoz izango dira bi taldeak. Partida ederraz gozatzeko aukera paregabea!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados