iconyoutube icontwitter

LAGUN ONAK 0-0 BASCONIA

  • Lagun Onak: Aitzol, Renovales, Tena, Leunda, Julen, Ander, Landa (Orbegozo, 68.min), Aranburu, Alberdi (Arteaga, 70.min), Gorka (Cayetano, 79.min) eta Arufe.
  • Basconia: Iru, Sukia, Rodriguez (Zarraga, 76.min), Murua, Celador, Garai, Gandiaga, San Bartolome (Morcillo, 57.min), Thaylor, Salgado eta Amorrortu (Tascón, 63.min).
  • Epailea: Nacho Díaz. Lagun Onakeko Landak, Julenek, Aitzolek, Tenak eta Anderrek txartel horia ikusi zuten; bai eta Basconiako Amorrortuk, Sukiak, San Bartolomek eta Thaylorrek ere.

ITXURA ONA BAI BAINA GOLIK EZ

Larunbat eguerdian jokatu zen Garmendipen Lagun Onak eta Basconiaren arteko partida; gizonezkoen Hirugarren Mailako 36. jardunaldiari zegokiona hain zuzen. Derbiaren ondorioz egokitutako ordutegiaren aurrean ongi erantzun zuten zaleek eta itxura polita erakutsi zuten zelai inguruek. Gainera, partidak bazuen beste berezitasunik; izan ere, Lagun Onakek bat egin zuen AlgaraKlown elkartearekin eta Igor Zubeldiaren zapatilak eta Realaren eta Leganesen arteko partidarako sarrerak zozkatu ziren Kiruriko ohiko otorduaz gain. Futbolari dagokionez, bi taldeak denboraldiko etxeko lanak eginda ziren. Horregatik, presiorik gabeko partida izan zitekeela aurreikus zitekeen eta bi taldeek aukera ederra zuten joko polita erakusteko.

Denbora gutxi behar izan zuen Lagun Onakek arriskua sortzeko. Hasi bezain pronto, Landak egin zuen lehen jaurtiketa, baina kanpora joan zen. Arufe izango zen saiatzen hurrengoa, birritan gainera. Ezkerrak urrundik egindako bi jaurtiketak atezainak desbideratu zituen. Atsedenaldira bitartean, eroso ikusi zen Lagun zelaian, tarteka jokaldi luze eta politak josiaz gainera. Ate aurrean, ordea, ez hain fin. Gorkak izan zuen azken aukera, baina honen burukada gutxigatik joan zen kanpora. Golik gabe, beraz, aldageletara.

Handik bueltan, bi aukera jarraian izan zituzten azpeitiarrek. Aurrena, Alberdirek jaurtiketa ederra. Atezainak jauzi handia egin behar izan zuen baloia kornerrera bidaltzeko. Eta kornerraren errematean, Leundak gutxigatik, baina gora bidali zuen burukada. Bi aukeretan oraindik jubenilak diren bi azpeitiar protagonista. Basconiak ere izan zuen aukerarik baina Aitzol erne ibili zen ohi bezala. Partida amaitzeko askorik falta ez zela, Orbek izan zuen aukera baina honen errematea gora.

Hutsean, beraz, Lagun Onaken eta Basconiaren arteko partida. Zortzi jardunaldi daramatza Lagunek garaipenik gabe; nolanahi ere beste bi aukera izango ditu denboraldia amaitu bitartean. Hurrengoa, datorren asteburuan Beasainen aurka. Aupa Lagun!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados