iconyoutube icontwitter

Zaleen aurrean lehen garaipena: Lagun Onak 4-0 Bermeo

  • Lagun Onak: Martin, Renovales, Tena, Celihueta, Zelai, Erik, Gorka, Ugaitz, Orbegozo, Otamendi eta Arufe.
  • Bermeo: Intxausti, Ibon Diez, Ispizua, Tarantino, Egileor, Maka, Arberas, Andoni, Basaldua, Beñat eta Zulueta.
  • Golak: 1-0, Ugaitz (55'); 2-0, Orbegozo (83'); 3-0, Egileor (88', bere atean); 4-0 Orbegozo (90'+).

Hirugarren Mailako bigarren jardunaldian jokatu zuen Lagun Onakek Garmendipen aurreneko partida Bermeoren kontra. Pasa den astean Amurrioren aurka joko ona erakutsi, baina galdu ostean, itxaropentsu eta gogoz ziren jokalariak. Bai zelai inguruak bete zituzten zaleak ere. Eguraldi ederrarekin, giro bikaina sortu zen Garmendipen. 

Lehen zatiak, ordea, ez zituen aurreikuspenak bete. Parekatuak izan ziren lehen minutuak, dominatzaile argirik gabeak. Aukerak ere ez ziren asko izan. Etxekoen partetik, Orbegozok izan zuen aukerarik garbiena 26. minutuan. Renovalesen erdiraketa buruz kanpora errematatu zuen aurrelari azpeitiarrak. Izan zuen beste aukera bat ere, baina marrazainak baliogabe utzi zuen jokaldia. Aldageletarako bidea hartu aurretik, Lagunek kornerra izan zuen alde. Baloia arean zela, ustez Bermeoko atzelari batek baloia eskuarekin urrundu zuen, eta kexu agertu ziren jokalari eta zaleak. Besterik gabe, atsedenaldira hutsean berdinduta.

Bigarren zatiak beste itxura bat hartu zuen hasi eta gutxira. 53. minutuan, Orbegozok eduki zuen ordura arteko aukerarik onena. Gorkak aukera-aukerako baloia utzi zion, baina haren errematea atepetik atera zuen Bermeoko atzelariak. Hala ere, damuak gutxi iraun zuen. Handik bi minutura Ugaitzek Otamendiren pasea aprobetxatu, eta jaurtiketa zehatz batekin aurreneko gola egin zuen. Jarraian, Orbegozok ia egin zuen bigarrena, baina oraingoan atezaina izan zuen oztopo. Partida azken minutuetan sartzear zela, Bermeok pauso bat aurrera eman zuen berdinketaren bila joateko. Arriskua sortu ordez, ordea, atzean zuloak zabaldu zituen. Bikain baliatu zuen hori Lagun Onakek. 83. minutuan Orbegozok egin zuen bigarren gola. Otamendik azken pasea eman, eta Orbegozok jaurtiketa sareetara. Etxeko taldeak erasoan jarraitu zuen, eta 5 minutura iritsi zen hirugarrena. Otamendik ateratako kornerra Egileorrek bere atean sartu zuen. Jada partida erabakita zela, Orbegozok partidako laugarrena, bere bigarrena, egin zuen. Oraingoan ere, asistentzia Otamendi azpeitiarrarena.

Aho zapore ona utzi zuen partidak, eta batez ere bigarren zatiak. Joko puntu onari jarraiena emateko aukera edukiko du taldeak datorren larunbatean Soduperen aurka. Bi astera itzuliko da taldea Garmendipera. Eskerrik asko hurbildu zinetenoi, eta ea zelai bazterrak horrela betetzen jarraitzen dugun!  

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados