iconyoutube icontwitter

Lagun Onak 1-1 Alaves

Partida hasterako Garmendipera gerturatu zenak bazekien partida zaila izango zela. Alavesen bisita izan genuen Garmendipen, eta espero bezala lanak zail jarri zituen talde arabarrak. Neurketa hasi eta berehala okertu ziren azpeitiarren garaipenerako esperantzak. Zazpigarren minutuan Sainzek ez zuen barkatu edukitako lehen aukeran. Igorrek ez zuen nahi bezala baloia urruntzerik lortu, eta eskuin hegaleko jokalariak aurre hartu zion. Martin gaindituta, huts eta batekoa ezarri zuen. San Miguelen mutilak, ordea, gai izan ziren egoerari buelta emateko. Otamendik ezkerrez egindako jaurtiketa izan zen Lagunen lehen aukera. Jarraian beste hegaletik Etxaburuk sortu zizkien arazoak Arabako taldeko atzelariei. Bera izango zen protagonista laster iritsiko zen golean ere. Gorkak hasi zuen berdinketaren goleko jokaldia. Pase zehatz baten ostean, Etxaburuk ez zuen hutsik egin atezainaren aurrean. Ordu laurdena pasata, banako berdinketa. Zelaian ere, oreka nagusitu zen. Bi taldeek ez zuten atzean zulo handirik utzi. Atsedenaldira heldu aurretik, ordea, Alavesek aurre hartzeko bi aukera argi izan zituen. Biak elkarren segidan izan ziren, eta Martinek bi jaurtiketetan egindako geldiketak salbatu zuten taldea. Banako berdinketarekin, beraz, aldageletara.

Bigarren zatian ere oreka nagusitu zen zelaian. Lekua ondo hartuta zuten bi taldeek, eta hurbilketak bi aldeetan egonagatik, gol aukera garbiak ez ziren asko izan. Lagunen aukera onena Ximonek izan zuen falta jaurtiketa batean. Angelu gutxirekin eginiko saiakerak gutxigatik joan zen gora, hesia ukitu ostean. Amaierara bitartean, joan etorri ugari izan zituen neurketak, baina golik ezin izan zuen egin inork.

Larunbatean lortutako puntuareki, Lagun Onak hamargarren da sailkanpenean hamaika punturekin. Datorren jardunaldian hamabi punturekin den Beasainen aurka jokatuko du taldeak. Jarraian, larunbateko partidako argazki galeria duzue:

LagunOnak 1-1 Alaves

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados