iconyoutube icontwitter

Lagun Onak 0-0 Santurtzi

  • Lagun Onak: Martin, Igor, Cayetano, Barquero, Julen, Aranburu, Harri (Leunda, 46.min), Gorka (Ximon, 56.min), Orbegozo, Otamendi (Arufe, 73.min) eta Etxaburu.
  • Santurtzi: Kevin, Soraluze, Castejon (Rekejo, 46.min), Aranbarri, Jaime, Marroki, Beñat, Cubero, Jon Martin (Ugalde, 84.min), Kepa eta Varela (Camilo, 53.min)
  • Epailea: Gaizka Arbaiza. Laguneko Barqurori eta Juleni txartel horia erakutsi zien. Santurtziko Castejoni, Kepari eta Soraluzeri ere bai,

Larunbat arratsaldean Hirugarren Mailako 10. Jardunaldiko partida jokatu zuten Lagun Onakek eta Santurtzik. Lagunek pasa den astean Beasainen aurka 4-1 galdu zuen, eta mutilek aukera paregabea zuten egoerari buelta eman eta hiru puntuak lortzeko. Aurrean, ordea, Santurtzi gogor eta sendo bat aurkitu zuten, eta hutsean amaitu zen neurketa.

Lehen hogei minutuetan ez zen aukera argirik ikusi. Baloia zelai erdian eta areetatik urrun egon zen gehienean. Lagunek korner bat izan zuen, bai Julenen burukada bat ere, baina atezaina lanean jartzerik ez zuten lortu. Handik aurrera, ordea, Santurtzik izan zituen markagailuan aurretik jartzeko zenbait aukera. Lehen aukerak zortetik izan zuen zati handi bat. Martinek urrundutako baloiak aurrelari bizkaitarraren bizkarra jo ondoren ate aldera egin zuen. Zorionez, Julenek baloia gol marraren gainetik ateratzea lortu zuen. Handik bost minutu ingurura, bigarren aukera garbia eduki zuten. Martinek aukera-aukeran utzi zion baloia Santutziko jokalariari. Honek ahoko zuloan eginiko jaurtiketa Martinek harritzeko moduan gelditu zuen. Geldiketa bikaina benetan. Atsedenaldira iritsi bitartean Santurtzi gehiago izan zen, baina berriro ere Martinek geldiketa eder bate do bestekin berdinketari eutsi zion.

Bigarren zatian orekatu egin zen partida. Aukerak, ordea, ez ziren asko ikusi. Zelaian zeuden zenbait putzuk ere ez zuten asko lagundu joko ikusgarria egin ahal izateko. Tentsio handiko bigarren zati borrokatua jokatu zuten bi taldeek, baina inor ez zen gai izan golik egiteko. Hutsean amaitu zen, beraz, partida.

Helburua ez zen bete, baina ostegunean izango da hiru puntuak lortzeko aukera. Garmendipen izango da berriro partida 18:00etan, Deustoren aurka.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados