iconyoutube icontwitter

Lagun Onak 1-1 Deusto

  • Lagun Onak: Martin, Igor, Cayetano (Renovales), Barquero, Leunda, Celihueta, Ximon, Aranburu, Orbegozo, Elustondo (Otamendi) eta Arufe (Etxaburu).
  • Deusto: Iñaki, Aitor, Ekaitz, Gari, Garro, Exposito, Tejada, Gibert, Iñigo, Ambiko eta Gillermo.

Iragan larunbatean puntu bakarrarekin gelditu behar izanaren zapore gazi-gozoa aldatzeko aukera zuen Lagunek Deustoren aurka. Beste behin, ordea, berdinketarekin konformatu behar. Batez ere, bigarren zatian egin zuen aurrera talde azpeitiarrak; ate aurrean asmatu ezinak, eta epaileen zalantzazko erabakiren bat edo bestek, ordea, puntu bakarrarekin utzi zuen taldea. Aurrean, Deusto sendo bat izan zuen.

Partidak hasiera orekatua izan zuen. Lehiaren jaberik ez zen zelaian, eta joan-etorri ugari egon ziren. Hala ere, bi taldeetako atezainek ez zuten lanik izan. Partidako lehe gol aukera Deustorena izan zen. Deustoko aurrelariak izkin egin zion Martini, baina atera jaurtitzeko angelu gutxirekin gelditu, eta erdiraketa Barquerok urrundu zuen. Laster iritsi zen baina, Lagunen erantzuna. Arufek Orberi pase ederra egin zion; ez bikaina, ordea. Aurrelari azpeitiarra gutxigatik jokoz kanpo zegoen, eta jokaldia baliorik gabe gelditu zen. 34. minutuan Orbegozok beste aukera bat izan zuen. Ximonen pasea jao, buelta erdia, eta jaurti zuen azpeitiarrak. Baloia Deustuko atzelariek desbideratu zuten. Handik gutxira, Elustondok eduki zuen aukera bikaina. Deustuko atzelari batek atezainari egindako pasea putzu batek gelditu zuen, eta aukera-aukerako baloia gelditu zitzaion azpeitiarrari. Jauriketa, ordea, txarra izan zen. Ez zirudien lehen zatian golik egondo zenik, baina 45. minutuan Deustuk egin zuen partidako lehen gola. Une hartan, Cayetanok min hartu zuenez, bat gutxiagorekin ari zen Lagun. Hori baliatuta aurreratu zen Bizkaiko taldea.

Bigarren zatiko lehen minututik Lagunek hartu zuen partidako aginte makila. Lehen hurbilketa geldikako jokaldi batean iritsi zen Barqueroren burukada bati esker. Gutxira heldu zen Orbegozoren gola. Argi ibili zen aurrelari azpeitiarra, eta Deustuko atezainari aurre hartu eta urrundik jaurtiketa egitera arriskatu zen. Efekto bikaina hartu zuen baloiak, eta sareetara. Taldea ez zen konforme berdinketarekin, eta erasoan jarraitu zuen. Hala ere, Martinek bizpahiru geldiketa ere egin behar izan zituen. Amaitzeko hogei minutu falta zirela Orbegozok aurrea hartzeko aukera bikaina izan zuen. Haren errematea, ordea, Deustuko atezainak larri-larri desbideratu zuen. Partida azken minutuetan zela Otamendik izan zuen buruz gola egiteko aukera, baina errematea gora joan zitzaion. Banako berdinketarekin amaitu zen, beraz, neurketa.

Puntu hau lortuta Lagun Onak 10. postuan da 15 punturekin. Hurrengo astean, Somorrostroren zelaia bisitatu beharko du taldeak.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados