iconyoutube icontwitter

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Garaipenetik garaipenera

2-0 irabazi zuten atzo Ohorezko Erregional Mailako neskek Goierri Gorriren aurka jokatutako partida. Denboraldi hasiera gorabeheratsua iraulita, laugarren garaipena jarraian eskuratu dute neskek, eta goiko postuetan egonkortzen hasiak dira jada.

Lehen minututik argi ikusi zen partida gogorra izango zela. Indartsu eta intentsitate handiarekin atera ziren bi taldeak zelaira, aurrean presio altua eginez. Horren ondorio izan zen 12. minutuan sarean amaitu zen Lagun Onaken lehen aukera. Aurrelariek, goian estu hartu zituzten atzelariak, atezainaren urruntze saiakerak Miren Beraren gorputzean jo zuen eta aldaratzea Ihintzaren oinetara iritsita, honek ez zuen hutsik egin, markagailuan bat eta hutsekoa jarriz.

Konfiantza hartuta, errenta handitzeko golaren bila abiatu ziren neskak. Minutu gutxi barru izan zuten bigarrena sartzeko aukera garbia, 16.minutuan zehazki; Naroa Muñozek defentsaren bizkarrera pase luzea egin zion Berari, honek kontrolatu, atzelari bati izkin egin, eta jaurtiketa langara bidali zuen. Ez zuten etsi neskek, eta 3 minutu beranduago, partidako azken gola izan zen bi eta hutsekoa sartu zuten. Loreak baloia eramanez Goierri Gorriko aurrelarien presioa gainditu ostean, pase luzea egin zion Berari, eta atezainaren gainetik jaurtita dotore amaitu zuen jokaldia azpeitiarrak.

Emaitza alde zutela, baloia atzetik ukitu eta partidaren erritmoa lasaitzen saiatu ziren neskak. Atzean adi eta sendo aritu ziren, eta ez zuten minik egin Goierri Gorriko aurrelariek. Lehen zatiko azken aukera ere, etxekoena izan zen. Loreak jaurtitako kornerra, Joanek buruz langara errematatu zuen.

Bigarren zatian, gogotsu irten ziren Goierri Gorriko neskak, partidari buelta emateko asmoarekin. Joan-etorri ugari egon ziren, baina bi taldeak, 58.minutura arte ez ziren aukera garbirik sortzeko gai izan. Eskura izan zuen Goierri Gorriko aurrelariak 2-1ekoa, baina Idoia atezainak jaurtiketa gelditzea lortu zuen. Saiatu ziren Goierri Gorrikoak, baina momentu oro partida kontrolatuta izan zuten gure neskek. 3 minuturen faltan, partida guztiz erabakita uzteko aukera izan zuten etxekoek, baina Beraren jaurtiketa gutxigatik gora joan zen.

Ez zen gehiagorako astirik izan Garmendipe futbol zelaian. Beste hiru puntu poltsikorako eta laugarren garaipena jarraian. Ez dadila eten bolada on hau. Aupa Lagun!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados