iconyoutube icontwitter

Jubenilen Euskal Liga: Lagun Onak 3-0 Gernika

Liderrari handi geratu zaio Lagun Onak

3-0 irabazi zuten atzo Jubenilen Euskal Ligako mutilek Gernika liderraren aurka jokatutako partida. Gogoz atera ziren zelaira. Garaipena nahi zuten eta 90 minututan dena emateko prest zeuden. Lana zen partida irabazi ahal izateko giltza, bazekiten hori gure mutilek, eta hustu egin ziren. Indartsu eta intentsitatearekin, denboraldi honetan partidarik galdu gabe zegoen Gernika punturik gabe uztea zuten helburu. Eta bai lortu ere. Sailkapenean lehen postuan kokatuta dagoen talde bizkaitarra zuten aurkari, baina partida honetan, Lagun Onak izan zen lider.

Ezin hobeto hasi zen norgehiagoka etxekoentzat. 4 minutu baino ez zituzten behar izan aurkarien atea zulatzeko. Gartxia izan zen protagonista. Ezker hegaletik loratutako baloia, zuzenean sareetara bidali zuen. Golpe gogorra izan zen Gernikako taldearentzat.  Saiatu ziren erreakzionatzen, joko zuzenaz baliatu ziren defentsaren bizkarra bilatu nahian, baina ondo kokatuta zeuden gure mutilak. Atzean sendo eta aurrean min eginez, 31. minutuan markagailuan bi eta hutsekoa jartzea lortu zuen Paulek. Alboko sake batetik etorri zen gola. Luze atera zuten sakea, goitik borrokatu eta solte geratu zen baloia, Paulek jaurtiketa gurutzatu batekin barkatu ez zuelarik. Lehen zatia amaitu aurretik hiru eta hutsekoa jartzeko aukera garbia izan zuten etxekoek, baina Aimarren jaurtiketak zutoinarekin egin zuen topo. Bi eta hutseko emaitzarekin iritsi zen merezitako atsedenaldia.

Bigarren zatian, golaren bila abiatu zen Gernika. Arriskua sortu zuten aurrean, baina Txope atezaina ez zegoen prest baloia bere ateko sareetatik ateratzeko. Baloi guztiak segurtasun osoz atxikitzea lortu zuen. Ezin zuen asmatu Gernikak, baina bai Lagun Onakek. 66. minutuan eskuin hegaletik egindako jokaldi batetik etorri zen partidako azken gola. Bi Aitorren obra izan zen. Aitor Arizmendiren erdiraketa eta Aitor Arangurenen errematea.  Partida erabakita geratu zen azken gol honekin eta ez zen gehiago mugitu markagailua.

Borrokatu eta landutako garaipena eskuratu zuten mutilek liderraren aurka.  Hau da bidea.  Zorionak eta jarraitu horrela! Aupa Lagun!

Jarraian duzue Lagunen eta Gernikaren arteko partidako argazki galeria:

LagunOnak 3-0 Gernika liga vasca

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados