iconyoutube icontwitter

Gorengoen Maila: Ikasberri 0-1 Lagun Onak

Lagun Onaken Gorengoen Mailako taldeak Ikasberriren aurkako derbia irabaztea lortu zuen igandean Garmendipeko zelai artifizialean. Neurketak sortutako ikusmina agerikoa zen, zelai bazterrak beteta baitzeuden. Derbietan ohikoa den moduan, tentsioa eta emozioa ez ziren falta izan, eta zaleek neurketa ederraz gozatu ahal izan zuten.

Partida ez zen ongi hasiko Lagunentzat. Izan ere, aurrelari bezala irten zen Mikel Izurietak min hartu zuen, eta aulkirako bidea hartu behar izan zuen berehala. Hatza hautsi zuen Izurietak. Kasualitateak zer diren, orain hilabete gutxi hatza puskatu zuena haren ordez irten zen Gorka Ariño izan zen. Neurketa orekatua izan zen hasieratik. Aukerarik garbiena, baina, Lagunena izan zen. Kaxerok buruz bakarrik zela eginiko errematea, ordea, kanpora joan zen. Partidako gol bakarra lehen zatia amaitu baino gutxi lehenago iritsi zen. Ikasberriko atzelariek eginiko penalti argia jaurtitzeko ardura Ariñok hartu zuen, eta ez zuen hutsik egin.

Bigarren zatian ildo beretik jarraitu zuen neurketak: oreka handia eta aukera gutxi bi ateetan. Partida amaitzeko 20 minututik gora falta zirenean, ordea, Ariñok bigarren txartel horia ikusi zuen, eta taldea bat gutxiagorekin gelditu zen. Handik aurrera, Ikasberrik eginahalak egin zituen berdinketaren gola lortzeko. Laguneko atzelarien, eta Diez atezainaren lan onak, baina, gol aukera denak ezerezean utzi zituen. Kontraerasoan ahalegindu zen batez ere Lagun. Xuban Peñak partida erabakiko zuen gola egiteko aukera izan zuen, baina haren errematea gora joan zen gutxigatik.

0 eta 1 amaitu zen, beraz, partida. Garaipen honekin Lagun Onakek lidertza sendotzea lortu zuen. Sailkapena eta emaitzak ikusteko egin klik hemen. Aloña Mendi puntu bakarrera du. Datorren astean egingo dituzte denboraldiko lan erdiak Garmendipen Lazkaoren kontra jokatuta. Partida ostegunean izango da 20:15ean.

Eskerrik asko igandean Garmendipen izan zineten guztioi! Ostegunera arte!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados