- Lagun Onak: Martin, Elustondo, Tena, Barquero, Leunda, Celihueta, Gorka (Egaña, 80.min), Ugaitz (E. Aranburu, 75.min), Orbegozo, Otamendi, eta Arufe (Ximon, 64.min).
- Pasaia: Iker, Egiluz, Sansinea, Gordo (Tarragona, 58.min), Olasagasti, Bernal, Rodri, Omar, Nagore (Besasoro, 79.min), Zabaleta (Beka, 67.min), eta Urriti.
- Golak: 1-0,Gorka, 30. min; 1-1, Zabaleta, 31.min, eta 2-1, Leunda, 36.min.
- Epailea: Escarero. Lagun Onakeko Celihuetari txartel horia erakutsi zion, eta Otamendi kaleratu zuen bi txartel hori atera ostean. Pasaiako Omarrek eta Egiluzek txartel hori bana ikusi zuten.
Gorakadak jarraipena du
Pasaiari 2 eta 1 irabazita, Hirugarren Mailako taldeak larunbatean erakutsi zuen azken boladako gorakadak ez duela etenik. Denboraldi hasiera zailaren ostean, entrenatzaile aldaketak itxura berri bat eman dio tadeari. Izan ere, Aitor Zubizarreta aulkian denetik hiru partida irabazi ditu taldeak erreskadan; azkena, larunbatean Garmendipen. Hiru puntu horiekin, taldea berriro sailkapenaren erdi aldera itzuli da, estuasunetatik hurrunago.
Larunbat arratsaldean jokatu zen partidako lehen gol aukera pasaitarrena izan zen. Zuzenean kanpora joan zen burukada bat haiz zuzen. Lagunen erantzuna ere, burukada baten bitartez iritsi zen. Barquerok gutxigatik gora bidali zuen errematea. Partida hasi zenetik ordu erdi ingurura iritsi zen Lagunen lehen gola. Orbegozok atzelariari bizkarra emanaz baloiari bikain eutsi ostean, Gorkari eman zion baloia, eta honen jaurtiketa sareetara joan zen. Ez zen gola ospatzeko betarik egon ordea. Pasaiak zelai erditik baloia atera eta jarraian egindako jokaldian egin zuen berdinketaren gola. Handik bost minutura gol festak jarraipena izan zuen. Gelditako jokaldi batean, Leundak sareetara bidali zuen errematea. Atsedenaldira, beraz, 2 eta 1 aurretik joan zen Lagun Onak.
Bigarren zatian Pasaiak zuen partidaren presio eta ardura, eta Lagunek buruarekin eta patsadaz jokatu zuen. Hasi eta gutxira hirugarren gola egiteko aukera izan zuen Otamendik, baina jaurtiketa kanpora bidali zuen. Ez zen ezusteko eta gol aukera nabarmenik izan azken ordu laurdena iritsi bitartean. Orduan, Otamendik bigarren txartel horia ikusi zuen, eta taldea bat gutxiagorekin gelditu zen. Area ertzea egindako falta batengatik atera zion bigarren txartela epaileak. Ez zeuden batere ados ez jokalariak, ez eta zaleak ere. Azken ordu laurdenean, beraz, taldeak denfentsan lan gogotik egin behar izan zuen golik ez jasotzeko. Eta hala izan zen.
Hirugarren garaipena jarraian eskuratuta, Lagun Onak hamargarren postuan da 22 punturekin. Datorren asteburuan, San Ignacio taldearen aurka jokatuko du taldeak etxetik kanpo. Ea laugarrena iristen den! Eskerrik asko Garmendipera hurbildu zinetenoi, eta Aupa Lagun!