iconyoutube icontwitter

Emakumezkoen Ohorezko Erregional Maila: Ostadar 0-3 Lagun Onak

Lanak fruitua eman zuen

0-3 irabazi zuen atzo Emakumezkoen Ohorezko Erregional Mailako gure taldeak Ostadarren aurka. Emaitzak, ordea, ez du zelaian bizitakoa islatzen. Izan ere 85. minutuan iritsi zen gure nesken lehen gola.

Azken minututan partida irabazteak xarma berezia duela esaten dute askok. Denboraldi honetan, bi aldiz eskuratu dituzte gure neskek hiru puntuak partidako azken esprintean. Kasualitatez, edo ez, biak Ostadarren aurka izan dira. Lehen itzuliko neurketan, partida osoa markagailuan atzetik joan ondoren, 83. minutuan lortu zuten berdinketako gola, eta 3-1eko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka. Atzokoan, berriz, 85. minutuan sartu zuten partidako lehen gola. Kostata, baina hiru puntuak poltsikoan sartuta itzuli ziren etxera neskak.

Lehen zatian, Lagun Onakena izan zen baloiaren jabetza, baina ez zuten arriskurik sortu aurrean. Area ertzera iritsi bai, baina ezin jokaldiak amaitu. Bi taldeetako atezainak apenas izan zuten lanik.

Bigarren zatia hasi eta berehala, Ostadarreko jokalari batek bigarren txartel horia ikusi eta aldageletarako bidea hartu zuen. Bat gehiagorekin, alde jarri zitzaien partida gure neskei. Ostadarreko jokalariek, ordea, ez zuten burua makurtu eta bukaerara arte borrokatu zuten.

Azken ordu laurdenean, baina, fisikoki sufritzen hasi ziren etxekoak, eta aise aprobetxatu zuen gure taldeak. 76. minutuan iritsi zen lehen gol aukera garbia; Moniken erdiraketa langara errematatu zuen Ihintzak. 3 minutu beranduago, beste langa bat jo zuen Joanek, baina hurrengoan ez zuen barkatu; Moniken erdiraketa, oraingo honetan sareetara bidali zuen, markagailuan 0-1ekoa jarriz. Denbora gutxira iritsi zen partidako bigarren gola. 88. minutuan, Monikek baloia jaso eta atezaina aurreratuta zegoela ikusita, gol bikaina sartu zuen zestoarrak. Beste baten bila jarraitu zuten gure neskek, eta 91. minutuan iritsi zen saria. Area ertzean falta egin zioten Joaneri, eta atezaina hesia kokatzen hasi zenean, azkar ibili zen Monik, baloia sareetara jaurtiz. Azken gol honekin amaitu zen partida. Sufrituta baina hiru puntuak eskuratzea lortu zuen gure taldeak.

Datorren astean, etxean, Leintz Arizmendi talde indartsuaren aurka neurtuko dituzte indarrak. Aupa Lagun!

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados