iconyoutube icontwitter

Hirugarren Maila: Lagun Onak 1-0 Real Sociedad

Atzean sendo eta aurrean zorrotz

Hirugarren Mailako gure taldeak 1-0 irabazi zuen Errealaren aurka Elosegik bere atean sartutako golari esker. Giro bikaina eta partida ikusgarria uztartu ziren igande arratsaldean Garmendipe futbol zelaian. Zaleek ez zuten huts egin, ezta jokalariek ere. Jende ugari bertaratu zen, eta jarraitzaileen hauspoa bidelagun, merezitako garaipena eskuratu zuen gure taldeak.

Ondo ikasi eta landuta zuten gure mutilek neurketa, eta hasierako minutuetatik nabaritu zen. Intentsitate handiarekin irten ziren bi taldeak zelaira, eta partida osoan zehar erritmoa mantentzea lortu zuten. Lagun Onak ondo kolokatuta zegoen, eta joko azkarraz baliatu zen min egiteko. Zelai erdian nagusitu egin ziren, eta Errealari sufritzea egokitu zitzaion. Lehen zatian, gure taldeak hiru zutoinen artean jaurtiketa garbirik egin ez zuen arren, arrisku sentsazioa sorrarazi zuen, eta atzeko linea nahiz atezaina uneoro adi egotera behartu. Errealak erasoaldi bakan batzuk egin zituen, baina Martinek apenas izan zuen lanik. Hutsean amaitu zen lehen zatia.

Bigarren zatian, rol berdinekin jarraitu zuten bi taldeek. 51. minutuan, lehen aukera garbia izan zuena, ordea, Erreala izan zen; Olasagastik area kanpotik egindako jaurtiketa bati erantzun bikaina eman zion Martinek, baloia kornerrera urrunduz. 63. minutuan iritsi zen partidako gol bakarra; ezker hegaletik egindako erdiraketa bat urruntzeko saiakeran, bere atean sartu zuen baloia Elosegik. Berdinketaren bila joan zen Erreala baina ondo itxi zituzten bide guztiak Aitor Zubizarretaren mutilek eta etxean gelditu zen garaipena.

Puntuak batuz gora begiratzen hasia da gure taldea. Datorren larunbatean, Gasteizen, Alavesen aurka neurtuko dituzte indarrak. Konfiantza osoz egingo diote aurre beste partida zail bati.

Bestalde, aipatzekoa da neurketa honetarako Errealak deitutako bi atezainak azpeitiarrak izan zirela, Lagun Onakeko jokalari ohiak: Iker Bastida eta Unai Marrero. Bastida, gainera, kapitaina izan zen.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados