iconyoutube icontwitter

Lagun Onak 1-2 Portugalete

Amaiera arte borrokatu arren, Lagun Onakek 1-2 galdu du liderraren aurka

Hirugarren Mailako gure taldeak 1-2 galdu zuen atzo, larunbata, Portugaleteren aurka jokatutako norgehiagoka. Partida zaila aurreikusten zen gure mutilentzat, denboraldi ikusgarria egiten ari den Portugalete liderra baitzuten bisitari.

Bi taldeak indartsu atera ziren zelaira, presio altua eginez. Portugaletek eman zuen hasieratik partiduko gidaritza, baina, kosta egin zitzaien gol aukerak sortzea. Gure taldea ondo kokatuta zegoen zelaian eta ez zion uzten talde bizkaitarrari jokaldiak josten. Aurrean, ordea, sormena falta izan zitzaien gure mutilei eta lehen zati osoan baloi geldian bakarrik eman zuten arrisku sentsazioa. Horrela, lehen gol aukera garbia kanpoko taldearena izan zen. Atezainari izkin egin eta guztia aldeko zuela, gora joan zitzaion jaurtiketa Infante Portugaleteko aurrelari. Bigarrenean, ordea, Arbeloak ez zuen hutsik egin. 15. minutuan, jaurtiketa gurutzatu bat sareetara bidali zuen, markagailuan huts eta batekoa jarriz. Lehen zatia trabatua izan zen hortik aurrera, gol aukerarik gabea.

Bigarren zatian, rol berberarekin atera ziren bi taldeak, ez zirudien partida asko aldatuko zenik. Pixkanaka, baina, gure taldea Jorge Portugaleteko atezainaren inguruetara iristen hasi zen eta 62. minutuan iritsi zen saria. Kornerra goxo-goxo jarri, eta Julenek, burukada bikainarekin berdinketarako gola lortu zuen. Golarekin, taldeak konfiantza hartu eta gora egin zuen. Partidako momenturik onenean zeuden gure mutilak, aurrean min eginez, baina, orduantxe iritsi zen kolpea, Portugaleteren bigarren gola. 67. minutuan, ezker hegaletik egindako erdiraketa bat, boleaz barrura bidali zuen Arbeloak, geldiezina Aitzolentzat. Saiatu ziren buelta ematen gure jokalariak, ez zuten lortu ordea. 1-2koarekin amaitu zen partida.

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados