iconyoutube icontwitter

Lagun Onak 1 - Baskonia 0

Partidu serioa Lagun Onak futbol taldeak jolastu zuena. Partiduan zehar baloiaren jabetza Baskoniarena izan baldin bazen ere, aukera gutxi egin zituen talde bizkaitarrak. Lagun Onak taldeak berriz defentsa lan izugarri bat egin ondoren azken momentuan falta jaurtiketa baten ondorioz lortu zuen gola 89.minutuan.

lagun-baskonia-gola

Goleatzailea Mendinueta izan zen buruz, Santestebanek ateratako falta baten ondoren.

Aipagarria taldekide guzitek egindako lana baina aipagarria batez ere, Mendinueta eta Julen Aranburuk egindako lana zelai erdian eta Tena kapitainak egindako partida izugarria.

Taldea 11. postuan kokatu da momentuz 33 punturekin eta denboraldi bikaina egiten ari dela esan genezake. Datorren astean beste derbi bat izango du Lagun Onak futbol taldeak, Beasaingo Loinaz futbol zelaian hain zuzen. Beasaindarrak 2 puntu aurrerago daude momentuz kokatuta eta garaipena lortuz gero aurreratu eta gipuzkoar lehen taldea izatea lortuko luke Lagun Onakek. Ea hala den!

Hamaikakoa: Olaizola, Egaña, Goikoetxea, Etxeberria, Tena, Mendinueta, Julen Aranburu, Ruben Aranburu, Elustondo, Otamendi eta Jon Arrue.

Aldaketak: Alain Guridi, Otamendiren ordez (46. min.), Arregi, Arrueren ordez(76. min.) eta Santesteban, Elustondoren ordez (83. min)

AUPA LAGUN!!

 

Lagun Onak F.T. Denda

DendaErdikale

Taldearen Informazioa

Taldearekin harremanetan jarri
Lege Oharra
Cookien politika

Lagun Onak Futbol Taldea

Harzubia Etorbidea, 30
20730 - Azpeitia (Gipuzkoa)
T. 943 81 59 07 - M. 609 794 520
E-Posta: info@lagunonak.com

Egin zaitez bazkide!

Bazkide2016 17

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea Cookien Politika. Onartzen ditut. Ados